ONGI ETORRI FLEMING IKASTETXEKO 4 URTEKO GELAKO BLOGERA

Blog honetan zuen seme-alabek eskolan egiten dutenaren berri izango duzue. Haurrekin ikustea komenigarria da, beraiek protagonistak izanik, zer egiten duten erakutsiko dizuete.
Zuen parte hartzea eskertuko genuke. Horretarako, sarrera bakoitzaren azpian, iruzkinetan (klikatuz), partehartzeko aukera duzue. Bertan, gogoetak, proposamenak, kritikak,... idatzi ahal izango dituzue.
Animo eta parte hartu!

VILLABONAKO FLEMING IKASTETXEA

Haur Hezkuntza ARROA auzoan Villabona 20150
Telef: 943-693512

Lehen Hezkuntza
OTELARRE 35 Villabona 20150

Telef: 943-691413

email:012277aa@hezkuntza.net

2009/04/27

ZINEMARA IRTEERA

Martxoaren 11ean Villabona Gurea Antzokira joan ginen pelikula bat ikustera. Franklin zen pelikularen izenburua. Primeran pasa genuen.
Ea berriro noiz errepikatzen dugun!!!!

OLERKIA


Hodei beltz eta grisez
estali da zerua
Txuriz jantzita dauka
Aizkorrik bere burua
Abenduak ekarri digu
aurten ere negua

IGARKIZUNAK



Zabaldu eta itxi
bi lehio txiki
Batzuetan lehor
besteetan busti
Azpian sudurra
gainean bekoki
Zer dira

(Begiak)

GURE PERTSONAIAK






Oraingoan ere pertsonaia berriak ditugu. Ikusi nahi al dituzue?

2009/01/17

BAZKARIA

KAIXO TXIKIK , AMATXOK ETA AITATXOK!!!

ZER MODUZ ARI ZARETE ? ONDO ONDO PASA ETA ASKO JOLASTU LARRAULGO PARKEAN . NI EZ JOAN ARREN ASKO GOGORATZEN NAIZ ZUEKIN ETA MUXU BANA BIDALI NAHI DIZUET GURE BLOGAREN BIDEZ . ONDO PORTATU DAKIZUEN BEZALA ETA DEN DENA JAN !

ON EGIN DAGIZUELA ! MAITE

2009/01/06

TXISTORRADA

Azken egunean, abenduaren 23an, txistorra jan genuen. Oso, oso, goxua zegoen. Eta ez hori bakarrik pelikula polit bat ikusteko aukera izan genuen. Zeinen ongi pasa genuen.

URTE BERRI ON ETA MUXU BANA !!!!!!!!!!!!


Ondo ondo lo egin eta bihar SORPRESA.......................